Gaikako web

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren webgunean dauden microsite desberdinei buruzko informazioa.

Osasunaren Sistema Nazionaleko Kalitate Plana

Logo Plan calidad

Osasunaren Sistema Nazionaleko Kalitate Planaren helburu nagusia zera da: Osasun Sistema Nazionalak aurrean dituen erronkei aurre egitea, sistemaren kohesioa sendotuta; hiritar guztiek arreta berdina jasotzen dutela bermatuta, beren bizilekua edozein dela ere; eta arreta hori kalitate gorenekoa dela bermatuta. 6 jardun-arlo nagusitan sailkatuta dago.

Alkohola eta gazteak

Logo alcohol

Orri honetan alkohola kontsumitzeak gazteengan dituen eraginei buruzko informazio garrantzitsua irakur dezakezu. Zuen kontsumoa azter dezakezue, eta egoera zein jokabide kaltegarriak identifikatu ere bai.

Alkoholari lotutako ikerketak, dokumentu garrantzitsuak, legeak eta politikak dituzue eskuragarri, eta horrek lana erraztuko dizue.

Antibiotikoen erabilera arduratsua Se abrirá en una ventana nueva

Logo antibioticos

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren informazio-kanpaina antibiotikoak modu arduratsuan erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko.

CEAPAT Se abrirá en una ventana nueva

Logo Ceapat

Autonomiaren eta Laguntza Teknikoen Estatuko Erreferentziaren Zentroaren (Ceapat) webgunea. IMSERSOren eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren agindupeko zentro teknologikoa da, 1989ko apirilaren 7ko Ministro Aginduaren bidez sortua.

SID Se abrirá en una ventana nueva

Logo SID

Desgaitasunen gaineko Informazio Zerbitzua (gaztelaniaz, SID) Internet atari bat da, desgaitasunei buruzko informazioa duena. Sare publikoa da, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak (Nagusien eta Gizarte Zerbitzuen Institutua-IMSERSO) eta Salamancako Unibertsitateak (Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutua-INICO) batera abian jarritakoa.

Nagusien gunea Se abrirá en una ventana nueva

Logo Mayores

IMSERSOren webgunea, edonork erabil dezakeena, Herri Administrazioen esparruan pertsona nagusiei eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa zabaltzean espezializatuta dagoena.

2013 Gaixotasun Arraroen Urtea Espainian Se abrirá en una ventana nueva

Logo aeer

Ekimen honen helburua zera da: herritarrei ohikoak ez diren patologien gaineko informazioa helaraztea, "laguntzazko lotura sendoagoak lortzeko". Horrez gain, "ikertzaileen, osasunaren arloko profesional berrien eta industriaren interesa sustatzea, eta horri esker gaitzeak gero eta hobeto ezagutzea eta tratatzea".

Mugaz Haraindiko Osasun Arreta EBn

Logo PNC

Bazenekien? EBko beste herrialde batean tratatua izateko eskubidea duzu, eta zure jatorrizko herrialdeak tratamenduaren kostuak erabat edo zatika ordain ditzala eskatzeko ere bai. Eskubidea duzu tratamendu-aukerei buruzko informazioa jasotzeko eta EBko beste herrialdeetan osasun-arretaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko zer egiten duten jakiteko ere bai; baita osasun-arreta ematen duen langile zehatz batek zerbitzua emateko legezko gaitasuna duen ala ez jakiteko ere.

Herritarrentzako Osasun Eskolen Sarea Se abrirá en una ventana nueva

Logo Red Escuelas

Eskolen Sarearen webgunea sortu zenean, Osasun Sistema Nazionalaren barruan erreferentzia bilakatu nahi zen gaixoentzako, horien senideentzako eta zaintzaileentzako, haien bizilekua eta adina edozein direla ere, eta kontuan hartuta haien ezagutzak eta lehentasunak.

Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia. Ongizate emozionala oso lotuta dago osasunarekin. Webgune honetako informazioak hainbat tresna eskaintzen dizkie herritarrei, emozioak hobeto erabiltzen ikasteko, estresa kontrolatzeko eta bizimodua hobetzeko.

Ongizate emozionala. Bizimoduaren webgunea Se abrirá en una ventana nueva

Logo Emocional

Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia. Ongizate emozionala oso lotuta dago osasunarekin. Webgune honetako informazioak hainbat tresna eskaintzen dizkie herritarrei, emozioak hobeto erabiltzen ikasteko, estresa kontrolatzeko eta bizimodua hobetzeko.

Osasun Sistema Nazionalaren Teknologia Sanitarioak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarea Se abrirá en una ventana nueva

Logo red agencias

Osasun Sistema Nazionalaren Teknologia Sanitarioak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarea, Osasun Sistema Nazionalaren teknologia sanitarioen kalitatea, eraginkortasuna eta iraunkortasuna sustatzeko sortu zen. Webgune honek eskuragarri jartzen ditu teknologia sanitarioen ebaluazioen txostenak, jardunbide klinikoen gidak eta azterketetan oinarrituta dauden beste produktu batzuk.

Bizimodu osasungarriak Se abrirá en una ventana nueva

Logo estilos de vida saludable

Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategiaren ekintzak. Estrategia horren helburua informazio erabilgarria eta kalitatezkoa ematea da, herritarren beharretara egokitzen dena: Gomendioak, tresna interaktiboak, bideoak eta bestelako material eta baliabide erabilgarriak bizimodu osasungarriagoa lortzeko.